NORTZUK GARA?

Ez dago, jadanik,  ez judutarrik ez grekorik; ez gatiburik ez askerik; ez dago gizonezkorik ez emakumezkorik; zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan” (Gal. 3: 28)

 Gizonezko eta emakumezkoz osatutako kristau talde bat gara, emakumeak Elizan bizi duen bazterkeriaz biziki sentsibilizatuta; Elizaren barruan gizon eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko bideak jorratzea da gure asmoa, giza-eskubide guztiak Elizan ere errespetatzea, eta, azkenik, emakumezkotasuna berreskuratzea bai kristau munduan bai gure arteko harremanetan ere. 

  

Eukleria? 

 ‘Eukleria’-k grekoz ‘aukeraketa egokia’ esan nahi du. Jesusek –Lukasen idazkietan –  erabili zuen esapidea gogorarazi nahi du Martari ikusarazi nahi zionean Mariak alderik onena aukeratu zuela. Era berean, Eukleria Anna Maria van Schurman-ek idatzitako azken lana da. XVII. mendeko emakumerik kultuena zela diote, ‘Holandako Minerva’, 13 hizkuntza zekizkien. Utrecht-eko unibertsitateko erretoreak, garaiko arauak hautsiz, klaseak jarraitzen utzi zion kortina baten atzean ezkutatuta, baina ezin izan zuen azterketarik egin ezta ikasketa titulurik lortu ere. ‘Eukleria’-rekin Jesusen esanak eta emakume kristau guztiak gogoratzen ditugu aldi berean, gure aurretik bidea zabaldu digutenak, teologoak izan edo ez izan, aintzat hartua izan edo ez. 

 Zer nahi dugu? 

  • Elizaren barnean gizon eta emakumezkoen arteko berdintasuna, horrela emakumeen ekarpenek eliza-komunitatea ere aberasteko.
  • Teologia akademikoa eta kristau xumeen arteko zubiak eraiki.
  • Eliza erakundearen ministerio guztietan eta erabaki-organoetan emakumearen partaidetza.
  • Emakumeak ere Jaungoikoaren irudia direnaren kontzientzia indartu.
  • Irudi eta hizkera patriarkal baten bidez, orain arte  zabaldu den Jaungoikoaren irudia birmoldatu.
  • Emakumerentzat baztergarriak diren eliza-ohiturak ezabatu
  • Ekumenismoa bultzatu, beste kristau eliza eta beste erlijio  batzuetako izpiritualtasun eta bizipenetara hurbildu.
  • Eliza barruan barneko demokrazia bultzatu.
  • Entzun barik geratzen diren emakume horien ahotsa izan

Zelan?

Informazioa, formazioa eta topaketa eta ospakizun momentuen bidez.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: